XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ciurrago dirudi izan zala urico urteieran, len esan dan eran, Calbarioco aldatz gora anditic igoteco.

Eta uste gueinque ori esan gura izan ebala San Mateoc, alaco arantzazco coroea imintea, eta guero an Soldaduac eguin eutseezan burlac contau ezquero, esan ebanean.

Et duxerunt eum ut crucifigerent: exeuntes autem invenerunt hominem Cireneum, nomine Simonem etc. au da; Eroan ebeen curutzean josia izateco; urteieran baña aurquitu ebeen guizon Cirenetar bat, Simon cerichona etc.

Eta ¿Ce urteiera da au Simon aurquitu ebeena? Edo Gobernariaren echeetatic, edo uritic urten zanecoa, eta edocein bietaric izanda bere ez dator ondo escribatzalle arec diñoana, au da, eroanazo eutseela Simoneri curutzea epaiteguitic urten ezquero, berreun eta ogueta amazazpi garren pausuan, eta urico ate Judiciarira eldu baño lenago bosteun eta ogueta zazpi garren pausua baño lenago.

Cer gaitic Pilatosen echetic urten zanean, guizon orregaz aitu cireala badezpadan esatea, au da, bere premiñaric bide onetan izan leitequeneraco, ez dirudi gauza errez sinistutecoa, contu izanic Bera atsecabetutearren eroien amorrua, eta ez ebenez uste ez asmuric atseden aldiric emotearenic, icusi ez ebeeneraiño lurrean jausita eta pausuric eziñ emon al izanda.

Au gaitic ciurrago dirudi artu ebeela erabagui ori urico urteieran.

San Marcosec contetan dabenetic bere gauza ori arguiro azco ateraten da; diño bada beronec: Et angariaverunt proetereuntem quempiam Simonem Cireneum venientem de villa: diñoana; Aitu cirean Simon Cirenetarra deituten jacon bategaz, bere echalde edo lur-lantzetic etorrenaz; eta onec naicoa emoten dau aituten, egozala aldi onetan uritic campora.

Cer gaitic urico genteac ez dagoz ondo jaquiteco nor, nundic datorren, edo uricoa edo bidezcoa dan, eta emen arguiro icusten ebeen lur-lantzetic edo campo-echetic etorrela.

Alan bada, Salbaguilleac lenengo, bacarric eroan eban curutzea, eta guero emon eutsan Simoneri: Au gaitic diño ondo San Ambrosioc.